XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE ESKUALDEAN

Donibane Lohizunen, jai-alai pilota plazaren ondo hortan, auto bat batere funtsik gabe zeiharka joan da eta pilar bati kontra xehatu.

Autozaina, Jules Gay del Santo, 77 urte, Donibanen bizi zena, gorputz altxatu dute.

Lekukoen arabera, destrenpu zerbait ukan duke, bestenaz holako errekontrua ez zen gertatu behar toki gisa hortan...

Hau ere bideko errekontrua, Hazparnen gertatua, Somepa lantegitik ez hain urrun.

Ziklomotorrean zoalarik, 30 urteko gizon bat, Michel Herouard, sortzez Arberatzekoa, bainan Savoie eskualdean ari zena lanean eta bakantzetarat etorria berriz Euskal-Herrirat, erori da arbola bati kontra joanik; handizki kolpatua ereman dute artategi batetarat bainan zonbait orenen buruko eman du bere azken hatsa.

Donibane Lohizunen, herriko kontseilua espresuki bildu da eskola libroen alde dei bat bozkatzea gatik, Mitterrand presidentari hel-araziko diotena.

Auzapezak erran duenaren arabera, bilkura berezi hori egin da herri-gizon askok nahiko baitzuten Pariserat joan ekainaren 24ean, eta ezin joan herriko pesten gatik.

Delako deia kontseiluko gehienek onhartu dute, ez haatik ezker-aldekoek.

Merak erran du eskola libroen alde izaitea ez dela batere gobernuko eskolen kontra plantatzea, bi eskolek behar dutela bizi eta burrasoek ukan hautatzeko moldea...

Mugaz haindiko bi iheslari arrastatuak izan dira, bat Miarritzen eta bestea Tarnosen.

Biak ETA-koak omen, polizak dionaz... Segidan kondenatuak izan dira, harmatuak zirela, batek ukan du lau hilabeteren presondegia, besteak hilabete batena.

Lapurdiko auzapezak larunbat huntan biltzen dira, aldi huntan Hendaian.

Sasoina, lan-eskasa, kulturaren etxe berezia, hau denen buru Baionan egitekoa, horra, besteak beste, aipatu beharrak dituzten gai batzu...

Joan den martxoan eta apirilean, hamar bat lagun arrastatuak izan ziren, batzu Miarritzen, besteak Bordaleko aldean eta Parisen, baizik eta GAL delakoan barne zirela edo segurik sasi-talde hortakoen laguntzaile.

Biga salbu denak laster libratu dituzte, arrazoin berak emanez.

Batto haatik Aljeriarat kasatu, paperez hangoa baita.

Frantziatik kanpo igortze hori ez dute baitezpada deliberatu afera horren gatik bainan lehenago bestalde ukanak zituen ixtorio batzuen ondorioz...

Euskara ezagutua izan dadin gure herri-hizkuntza bezala, eta euskal kultura gisa hartarat lagundua, Pizkundea elkarteak deiturik, hamabost ehun lagun nonbait han ibili dira Baionako karriketan.

Ondotik, pesta herrikoi bat bazen muntatua, pesta alegera gainerat, norbaitek erran duena ez baitziren euskararen ehortzketak bainan ba euskararen alde fedezko eta esperantzazko akta bat...

Baionan, 81 urteko emazteño bat, oinez zoana, Oñorina Aguerre, sortzez Irisarrikoa, Baionan berean bizi zena, auto batek aurdiki eta ixtanteko hil da hartu kolpen ondorioz.

Urruñan, gaixtagin batzu gauaz sartu dira Nevada lantegian eta diru-kutxa nahi ukan dute bortxatu.

Lan tzar horri plantatuak zirelarik, etxezaina hurbildu naski, eta gure puttikoak gisa guziz iheska partitu!

Baionako herriak erosiko du hiri hortako zezen-plaza, bulta huntan solasa ibilki zen bezala.

Tratua egin dute bost miliunen inguru hortan, eta diru berri bixtan da, ez baita sos bat!

Miarritzen muntatu da 27-garren aldikotz festival gisa aste bat osoa lantegietako eta lantegieri buruz moldatu filmak agertuz.

Sail baliosa, urtetik urterat munta gehiago baduena ekonomia mailean.

Bi mila lagunez goiti baziren karia Arrangura bakarra hauxe dute, ondoko urtetan ez dela gehiago sail hortarat bilduak, ez baita gaizki.

Hori Miarritzen akulatuko casino delakoan filmen erakusteko muntadurak ez balinbadituzte berritzen.

Eta nola ixtorio frango baita preseski casino horrekin, nehork ezin erran orainokoan nola trenkatuko duten auzi hori.

Gauza bat segurra, aste hori beste norapait airatzen balitz, makur handia litakela Miarritzerentzat...

FRANTZIAN BARNA

Errabia aintzina hedatzen ari da.

Pariseko aldean, kasu berri zonbait agertu dira denbora guti barne.

Beste orduz erran ukan dugun bezala, axeriek omen dute gaitz hori hedatzen.

Dena dela, familia frango bakantzetarat baitoatzi beren xakur eta gatuekin, galdatua zaiote, beren onetan eta besten onetan, errabiaren kontrako xertoak egin-araztea aski goiz eta behar den bezala.